Edukira joan
EU
Buscar
 

Gastronomia 4.0

Gastronomía 4.0: Berrikuntza, esperimentazioa eta teknologia

Euskadi oro har eta Gipuzkoa, zehazki, gastronomiaren esparruko erreferenteetako bat da zalantzarik gabe. GFAaren erronka Gipuzkoako sektore gastronomikoa pribilegiozko egoera horretan mantentzeko kolaboratzea da. Kokapen hori agerikoa da jatetxeen kasuan eta goi mailako sukaldaritzaren kasuan, baina baita “Ekosistema Gastronomikoa ” izenekoari dagozkion beste eragile batzuetan ere, ekoizleetatik hasi eta prestakuntzatik (BCC eta beste zenbait) nahiz ACEDE Klusterrean multzokatzen diren osagaien industriatik igaroz, azken kontsumitzailearengana iritsi arte.

Gastronomia 4.0. Balio-katean Teknologia Berrien erabilera sustatu nahi duen programa bat da, aplikazioa agente guztiengana irits dadin. Halaber, bere eragina aurreratu nahi du, negozio eta kudeaketarako eredu berriak zehaztuz. Horrekin guztiarekin, Gipuzkoan sektoreko belaunaldien arteko txanda ziurtatu nahi da, Nazioarteko lidergoarekin batera.

Produktu eta izakinen kudeaketa adimentsua, produktuen trazabilitatea eta haien mantenua, eraldaketa eta prestaketa presio- eta tenperatura-baldintza egokietan, Elikagaiak prestatzeko sistema berriak (3D bidezko inprimatzea elikagaiekin, etab.), Negozio-eredu berriak identifikatzea, etab dira identifikatutako joerak.

Gastronomiako negozioen bizkortzaile Digital gisa garatuko da proiektua, eta esperimentazio eta entsegurako espazioa izango bat izango du egun dauden esperimentaziorako espazioak txertatuz (ACEDE).