Edukira joan
EU
Buscar
 

Gipuzkoa Coopera

Lankidetza eredu eraginkorrago baterantz

Gipuzkoako lurraldean dauden gaitasunen, baliabideen eta esperientziaren aprobetxamendua eta mobilizazioa, hala erakunde publikoen esparruan nola gizarteko egitura eta antolakuntzetan, funtsezkoa da laguntza eskaera eta larrialdi sozial egoerak hazten doazen garaiotan.

Gipuzkoa Coopera proiektuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenak Garapen Iraunkorreko Helburu berriekin egokitzea bultzatuko da, non iparraz/hegoaz, garatuez/azpigaratuez hitz egiteari uzten zaion eta helburu horiek betetzeko “kideez” hitz egiten den. Halaber, legegintzaldiaren helburua gauzatuko da, hots, GFA eragile aktiboa izatea lurralde behartsuenen garapen demokratiko eta sozialaren aldeko lankidetzan, Lurraldeko erakunde, organizazio eta entitate publikoen eta pribatuen parte hartzea sustatuz eta Gipuzkoa Lankide marka sortuz.