Edukira joan
EU
Buscar
 

Industria Zibersegurtasuna

Industria Zibersegurtasun Zentroa, ikerketa, egiaztapen eta hedapenerako

IKTen erabileraren berezko ezaugarri bat ekipoen Interneteko konexioa da, hala IT (Information Technology) nola OT (Operation Technology) direlakoei dagokienez. Konexio hori utilitate batzuk erabiltzeko diseinatua dago, baina horietaz gainera sarerako sarbidea ahalbidetzen die delituzko ekintzak helburu duten kanpoko pertsonei, baita hainbat zirkunstantzia direla eta eragindako  gorabeherei ere. Zibersegurtasuna oinarrizko elementua da Fabrikazio Aurreratuaren estrategia garatzerakoan, eta hori gure Lurraldearen apustu estrategikoetako bat dugu. Produktu eta zerbitzu teknologikoki seguruak sortzeko gai den industria bat edukitzea funtsezko lehiakortasun-elementua da bere jardueraren lehiakortasunean.

Gipuzkoako Lurraldea Zibersegurtasunean espezializaturiko eta puntako enpresa kopuru handi baten, zentro teknologiko nabarmenen, estaldura akademiko garrantzitsua eskaintzen duten Unibertsitateen kokalekua da. Beharrezkoa da enpresek erreferentzia garbi bat edukitzea, Zibersegurtasunarekin zerikusia duen guztian bertarantz jotzeko: ikerketa, egiaztapena, kontrastea, hedapena.

 Industria Zibersegurtasuneko zentroa