Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
 

LABe

LABe, Gipuzkoako Gastronomia Digitalaren Berrikuntza Laborategia

Gipuzkoa, egun, mundu mailako erreferenteetako bat da gastronomian. Baina, eta bihar?

Gipuzkoako gastronomia digitalaren berrikuntza laborategia da LABe. Esperimentaziorik abiatuta, Gipuzkoan gastronomia arloaren eraldakuntza sustatzea du eginkizun nagusi erreferentzia zentro honek osagaien eta etxeko gaien industrian aldaketak eragiteko xedean. Eta gastronomian eta zerbitzu osagarrietan dauden negozio ereduek ere aurrera egitea du xede, baita teknologiak eskaintzen dituen aukerak baliaturik negozio berriak identifikatzea ere.

Gipuzkoa, egun, mundu mailako erreferenteetako bat da gastronomian. Baina, eta bihar?

Azken hamar urteotan bizi dugun boom teknologikoak erabateko iraultza ekarriko du sektore ekonomiko guztietan, baita sukaldaritzarenean ere.

Gure erronka da lortzea, alde batetik, Gipuzkoa XXI. mendean eta gastronomiaren arloan munduko erreferentzia izaten jarraitzea, bere kalitateagatik, elikadura osasuntsuagatik eta iraunkortasunagatik, eta bestetik, teknologia berriak baliatzea soluzio eta negozio eredu berriak sortzean.

Gastronomiaren etorkizuneko erronkei aurrea hartuz, LABe jarri du abian Etorkizuna Eraikizek, industria eta ostalaritza sektoreekin eta Basque Culinary Center zentroarekin elkarlanean, Gipuzkoako gastronomiaren balio kate osoan teknologia berrien erabilera bultzatzeko.

Hauexek izango ditu helburu:

  • Talentua eta startup/enpresak sustatzea
  • Talentua eta startup/enpresak sustatzea
  • Erreferentzia izatea berrikuntzan eta ekintzailetza teknologikoan Ezagutza guneak sortzea
  • Askotariko eragileek elkarlanean jarduteko guneak sortzea
  • Erreferentzia izatea baliabideetan eta ekipamenduetan
  • Ekosistemarentzat jasangarria den negozio eredu bat sortzea
  • Inbertsioa erakartzea

LABek bi solairu ditu eta 1.400 m2-ko espazio erabilgarria gisa honetan banatuta:

  • Gastronomia arloko produktu eta zerbitzuen prototipoak egiteko ikerketa laborategia
  • Teknologia oinarri duten startup-en HUB-a
  • 4.0 jatetxea

Pertsonen, gastronomiaren eta teknologiaren arteko elkarrekintza ingurunea.