Edukira joan
EU
Buscar
 

Langileen parte-hartzea

Lurraldean errotutako enpresak, enpresetan errotutako pertsonak

Langileen parte-hartzea, enpresen kudeaketa eta erabakitze prozesuetan, giltzarria da. Beraien ongizatea sustatzeko, eta epe luzean, ondasun jasangarria sortuz, Gipuzkoa, gizarte-ezberdintasun txikiena duen Lurraldea bihurtzeko.

Errentaren banaketa bidezko bat lortzea, enpresen lehiakortasuna hobetzea, hauen jarduera egonkortzea, eta gure Lurraldean errotzea dira helburuak. Badago azken helburu bat: gaitasuna duten langileak mantentzea eta erakartzea.

Guztira hamar enpresa gipuzkoar, proiektu pilotuen bitartez, formula ezberdinak eratzen ari dira, bakoitzaren egoeraren arabaera parte-hartze maila ezberdinekin. Kudeaketan, emaitzetan, edo kapitalean parte-hartzea konbinatzen dute formula ezberdin horiek. Berritek, Bidegi, Biele Group, Calderería Zue, Grupo Ulma, Informática 68, Iseq Azpeitia, Landeta Burdin Lanak, Mendi Metal Innovation Group, eta Zorrotz Legazpi dira proiektu pilotu hauek gauzatzen ari diren enpresak.