Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
 

Langileen parte-hartzea enpresan

Gipuzkoako erakundeetako langileen partaidetzaren arloko eraldaketa prozesuak gidatzen dituen esperimentazio proiektu bat da

Gipuzkoako erakundeetako langileen partaidetzaren arloko eraldaketa prozesuak gidatzen dituen esperimentazio proiektu bat da. Zehazki, hauek dira proiektuaren helburuak:

  • Pertsonen ongizatea hobetu eta errentaren banaketa bidezkoagoa bermatu.
  • Lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetzen lagundu.
  • Jarduera eteteko arriskuan dauden erakundeen enpresa jarduera mantentzen lagundu.
  • Lurraldeko enpresak gehiago sustraitu.
  • Gipuzkoako talentua bertan atxikitzen eta Gipuzkoara talentua erakartzen lagundu.
  • Nazioartean enpresa eredu parte-hartzaileengatik ezaguna den lurralde izaten jarraitu.

Hainbat ikerketen arabera, langileek beren enpresen erabaki eta kudeaketa prozesuetan, emaitzetan edo kapitalean parte hartuz, hobetu egiten da haien konpromisoa eta ongizatea, eta luzera begira, aberastasunaren banaketa iraunkorragoa lortzen da lurraldean.

Desberdintasun sozial gutxien duen lurraldeetako bat izateko helburuarekin, langileak Gipuzkoako enpresetan parte hartzera bultzatzeko estrategia ari da lantzen Gipuzkoako Foru Aldundia. Hala, hainbat parte-hartze formulekin ari dira esperimentatzen, enpresa eta langileen errealitatera, beharretara eta inguruabarretara ondoen egokituko diren ereduak sortzeko.

Esperientzia pilotu horretan parte hartzen ari diren 20 enpresak partaidetza sustatzen dute, enpresa horiek osatzen dituzten pertsonen ongizatea hobetzeko eta, aldi berean, erakundeen lehiakortasuna hobetzeko. Halaber, partaidetzaren bidez, enpresen atxikimendua hobetu daitekeela uste dute. Horretarako, zenbait jarduera ildo jartzen dituzten martxan:

  • Informazioa eta komunikazioa hobetu: datu ekonomiko finantzarioak sinplifikatu, edukiak sozializatu, erabakiak hartzeko bilguneak sortu…
  • Sentsibilizazioa eta prestakuntza: partaidetzari buruzko balioak eta printzipioak, gaitasunetan trebatu…
  • Autogestioa eta talde lana: antolakuntza egitura deszentralizatu berriak, diziplina anitzeko taldeak, etab…
  • Kontaketaren, estrategiaren eta etorkizuneko ikuspegiaren ikuspegi partekatua.
  • Gobernu eta kudeaketa organoak: prozedurak, erantzukizun berriak esleitu, berrikuntza, etab.
  • Emaitzetan parte hartu: banaketa sistema berrikusi, etekinak banatu…
  • Jabetzako partaidetza eredua.

Gipuzkoako 20 enpresa hauek ari dira parte hartzen aipaturiko esperientzia pilotuetan:

  • Ampo
  • Berritek
  • Bidegi
  • Biele Group
  • Calderería Zue
  • Ekolur
  • Grupo Ulma
  • Ieteam Consultores
  • Informática 68
  • Irungo Moldeak
  • Iseq Azpeitia
  • KSB Itur Spain
  • Landeta Burdin Lanak
  • Mafrido
  • Mendi Metal Innovation Group
  • Premank
  • Soraluce S.Coop
  • Talleres Arreche
  • Talleres Hadimek
  • Zorrotz Legazpi