Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
 

Mubil

 

Elektrikoa da mugikortasun globalaren etorkizuna

Gipuzkoako Elektromugikortasunaren alorreko Erreferentziazko Zentroa da MUBIL, eta ezagutza, teknologia eta ekimena sortuko eta garatuko ditu mugikortasun elektrikoaren eta energia metatzearen alorrean. Baliabideak sortzea eta Lurraldeko gaitasunak biltzea izango ditu eginkizun nagusi Gipuzkoa eta Euskadi erreferentzia izan daitezen nazioarte mailan mugikortasun elektrikoaren eta energia metatzearen alorrean.

Elektrikoa da mugikortasun globalaren etorkizuna.

Klima aldaketak eta teknologia berrien garapenak planteatzen duten agertokian, gure egunerokoaren zati garrantzitsua beteko dute ibilgailu hibridoek eta % 100ean elektrikoak direnek.

Mugikortasunaren eta automozioaren industrian gertatuko den iraultzak erabateko eragina izango du etorkizuneko Gipuzkoan eta arloko agente gipuzkoarren artean:

  • Pertsonen eta salgaien mugikortasunerako ibilgailuak fabrikatzen eta soluzioak ematen espezializatutako enpresa eragileak.
  • Automobilgintzaren industria osagarria, lurraldeko BPGaren gutxi gorabehera % 40* hartzen duena (* 2018ko datua).
  • Teknologia zentro nabarmenak.
  • 4 Unibertsitate eta Lanbide Heziketarako sistema arloaren beharrizanei erantzuteko.

Etorkizuneko testuinguru itxaropentsu horrek agerian uzten du Gipuzkoak industria arlo horren aldeko apustua egin duela kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko, ekintzailetza eta teknologia berriak sustatzeko eta mugikortasunaren eta ibilgailuaren paradigma aldaketak ekarriko duen iraultzaren erronkari erantzuteko. Gipuzkoako ongizate sistema bermatzeko apustu garbia.

Lurraldeko gaitasunak bilduz eta espezializazioaren, bikaintasunaren eta elkarlanaren eta eragile askoren arteko lanaren alde eginez, MUBIL zentroaren helburua da Gipuzkoa, arloko enpresen, teknologia zentroen eta unibertsitateen, administrazioen eta elkarteen bitartez Europa mailan erreferentzia bilakatzea elektromugikortasunaren eta energia metatzearen arloan.

MUBIL Gipuzkoako Elektromugikortasunaren arloko Erreferentziazko Zentroa Donostiako Eskuzaitzetako elektromugikortasun polo barruan (48. 000m2) egokituko da. Hauexek eskainiko ditu bere 5.350 m2-tan elektromugikortasuna eta energia metaketa garatzeko:

  • Hainbat espezialitatetako saiakuntza laborategiak: biltegiratzea, sistemen konektibotasuna, trakzio probetarako bankua eta potentzia bankua.
  • Ezagutzaren kudeaketa: profil profesional berrien sorkuntza, joera eta teknologien behatokia, gizarteratzeko dinamikak...
  • Ekintzailetza: proiektuak bizkortzea.
  • LivingLab: lurraldeko enpresen produktuak eta azpiegiturak aztertzeko.