Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
 

NATURKLIMA

NATURKLIMA, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Institutua

Berotze globalari aurre egitea eta ekonomia zirkularra sustatzea helburu

Gure mendeko ingurumen eta politika erronka handienetako bat da klima aldaketaren aurkako borroka.

Baina Gipuzkoarentzat aukera da ekonomia hipokarboniko eta iraunkorrago bateranzko erabateko trantsizioa egiteko.

Erakundeei eta banakoei maila berean dagokigu klima aldaketari era eraginkorrean erantzuteko erronka handi hau.

Gipuzkoak indarrak bildu eta gure lurraldean kontzentratu behar du dagoen talentua arazoari erantzun koordinatu bat emateko xedean. Ekonomia eta industria arloak, zientzialariak eta elkarteak bilduko ditu proiektu horretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Institutu Naturklimaren sorrera proiektatu du; esku hartzen duten eragileen artean lankidetza eta koordinazio sare zabalago eta sakonago bat egituratzea izango du eginkizun nagusi, eta ekonomia berdearen testuinguruan trantsizio sozio-ekologikoaren prozesua bizkortzeko balioko du.

Berotze globalari aurre egiteko politikak zentralizatuko ditu Naturklimak, ekonomia zirkularra sustatuko du, eta lagundu egingo dio Gipuzkoari bere estrategia Europako beste zentro nabarmenenekin lerratzeko.

Klima Aldaketaren Institutuaren eginkizunak:

  • Behatokia
  • Circular Recycling HUB
  • Renewable Energy HUB
  • Lurralde ekintza dinamizatzea
  • Herritarrak informatzeko eta hezteko zentroa
  • Laguntzak eta europar funtsak erabiltzea