Edukira joan
EU
Buscar
 

Trenbide Eredua

Gipuzkoako Trenbide Eredua

Komunikazio azpiegiturak funtsezko zutabeak dira Gipuzkoako ekonomiaren garapenerako eta lurralde zein gizarte kohesiorako.

Trenbide garraio publikoa sistemarik lasterrena, eraginkorrena eta ingurumen aldetik iraunkorrena da herritarren mugikortasuna eta lurralde oreka bermatzeko; hala, horren azpiegitura eta zerbitzuak modernizatu behar dira Gipuzkoako biztanleria osoarengana iristeko.

Trenbide garraio publikoaren sustapenak era zuzenean eragiten dio Gipuzkoako Foru Aldundiaren klima aldaketaren aurkako borroka estrategiari, berotegi efektuko gasen isurketa (BEG) era nabarmenean murriztuz -ez dugu ahaztu behar ibilgailuen zirkulazioak BEGen %30 sortzen duela- eta errepide sareko trafikoa gutxituz.

Trenbide garraio publikoaren azpiegituren ardura duten erakunde eskudunekin era partekatuan inbertitzea, trenbide zerbitzuak eta intermodalitatea osatu eta modernizatzeko eta lurralde kohesioa eta ingurumenaren iraunkortasuna hobetzeko.