Edukira joan
EU
Buscar
 

Turismo Adimentsua

Turismo adimentsu baterako teknologiak

Azken urteotan, barne eta kanpoko hainbat faktore direla eta, Gipuzkoak zein Euskadik turismoaren hazkunde nabarmena izan dute beren lurraldean. Gipuzkoan are nabarmenagoa gertatu den hazkunde horrek gero eta ekonomia jarduera handiagoa dakar berekin, Gipuzkoaren kasuan jadanik BPGaren %7tik gorakoa baita. Nolanahi ere, jarduera horrek baditu itzal batzuk, gure gizartearen ongizateari kalte eragin diezaioketenak. Elkarbizitza arazoez eta turismo gune batzuen noizbaiteko saturazioaz gainera, beste arrisku batzuk agertzen dira, hala nola beste leku batzuetan presente dagoen turismo eredu batetik datozenak. Izan ere, sektoreko langileen baldintza sozio-laboral eskasak, lanbide kualifikazio apala, emandako zerbitzu eta produktuen balio erantsi txikia eta ingurumena hondatzea izan ohi dira halako eredu baten oinarrian, azken batean kalitatezko turismo gunea den lurraldearen gero eta debaluazio handiagoa dakarten elementuak.

Turismoa gizarte integrazio eta kohesio elementua izan dadin, turismo adimentsua, turismo ekologikoa eta turismo inklusiboaren esparruetan jarduera nitxo berrien sorrera garatu eta sustatzea bilatzen du proiektuak.