Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoaren Etorkizuna Eraikiz

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen ekimena da; gure lurraldearen oinarrizko erronkei gizartearekin batera elkarlanean erantzuteko EKIMENA.

Nolakoa uste duzu izango dela zure etorkizuna eta zure gertukoena?

Mundua asko aldatu da. Duela 10 urte ez zegoen smartphonerik. Ezta azken urte hauetan sortu diren erronka asko ere.

Gaur egungo ikasleen %65 gaur oraindik ez dauden lanetan arituko dira etorkizun hurbilean. Nolakoa izango da gure industria? Eta gure zahartzaroa? Zeri eta nola egingo diogu aurre 10 urte barru?

Etorkizuna Eraikiz

Erronkak antzemanez, irtenbideak esperimentatuz eta soluzio eraldatzaileak inplementatuz egingo dugu.

Etorkizuna Eraikiz eragile ezberdinen arteko harreman eta elkarlan eredu berri bat da, eta helburua du datozen 10 urteetako erronka nagusiak identifikatzea, ingurune errealetan irtenbideak diseinatzea eta esperimentatzea, eta Gipuzkoaren etorkizun ekonomiko, sozial eta politikoa bermatzeko politika publikoak eta proiektu estrategikoak eraikitzea.

 

Gipuzkoak jarrai dezan izaten herritarren artean desberintasun sozial txikiena duten Europako lurraldeetako bat.

Etorkizuna Eraikiz ekimena 5 oinarrietatik abiatzen da:

 
1

Gipuzkoa Taldean

Hausnarketarako Think Tank delakoa.

Hausnarketarako eta erabakiak hartzeko espazio bat da, elkartzen dituena, alde batetik, administrazio publikoa eta, bestetik, enpresa, erakunde eta elkarteetako funtsezko pertsona batzuk, erabakiak hartzeko orduan eskumenak dituztenak, Gipuzkoako garapenerako datozen 10 urteetarako proiektu estrategikoak definitzeko.

Hiru ardatz nagusi lantzen ditu: gobernantza, gizarte babeserako sistemaren garapena, eta lurraldearen beraren eta gizarte antolatuaren lehiakortasuna.

2

Gipuzkoa Lab

Ingurune errealetako laborategia da.

Laborategi bat da esperimentazio prozesuak ingurune errealetara eramaten dituena, enpresetan, elkarteetan eta zerbitzuetan esperientzia pilotuak abian jarrita, ekonomia, gizarte eta kultura arloko politika berriak probatzeko.

Arrakasta duten esperientziak aplikatu eta partekatzen ditu, eta huts egin duten probetatik ondorioak ateratzen ditu.

 
 
3

Ikergune

Ikertu eta jakintza sortzea.

Lankidetzarako esparru egonkor bat da, jakintza zientifikoa sortzea helburu duena, Gipuzkoaren eta bertako erakundeen etorkizunerako estrategikoak diren arloetan. Galdera baliagarri eta esanguratsuei erantzuten die, esperimentazio prozesuak ebaluatu eta konparatzen ditu, eta emaitzen zabalkundeaz arduratzen da.

Gipuzkoako lau unibertsitateek parte hartzen dute: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta TECNUM-Nafarroako Unibertsitatea.

4

Internazionalizazio sistema

Ikasi, kontrastatu eta gureganatu.

Dinamika etengabe bat da, enpresa aurreratuekin, berrikuntza zentroekin eta arrakasta lortu duten esperientzia erreferenteekin nazioarteko lankidetza sare bat sortzeko, guztiengandik ikasteko, kontrastatzeko, gurera moldatzeko eta gure testuingurura ekartzeko.

 
 
5

Gizarteratzea

Ikasitakoa partekatu.

Gizarteratzea dinamika bat da zeinaren bidez gizartera itzultzen den pertsonen, erakundeen eta lurraldearen etorkizuneko garapenerako esparru estrategikoen hausnarketa prozesuetan, esperimentazioan, ikerketan eta internazionalizazioan sortutako ezagutza.