Edukira joan
EU
Buscar
 

Zure etorkizuna gure etorkizuna

Zer interesatzen zaizu?

NOLA BIZIKO OTE GARA 10 URTE BARRU?

Mundua abiada handian ari da aldatzen: gure arteko harremanak, gure aisialdi ohiturak, gure lan egiteko era, gure kontsumo joerak... dena erruz aldatzen ari da. Krisi ekonomikoak zalantzak eta noraezak sortu ditu. Horregatik, etorkizunak ekarriko dizkigun beharrak antzeman nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Etorkizuna Eraikiz eredu bat da: etorkizunean etorriko zaizkigun erronka sozialak eta ekonomikoak identifikatzeko, horien erantzunak diseinatzeko eta, gaurtik beretik hasita, soluziobideak esperimentatzeko eredua. Eta guztiok batera eraiki behar dugu. Erakundeak, enpresak, elkarteak, unibertsitateak eta Gipuzkoa osatzen dugun guztiok batera. Izan ere, guztiok erabakitzen dugun etorkizun horretan, zer lortu nahi dugu? Gipuzkoa Europako lekurik onena izatea: bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin bizitzeko lekurik onena.