Atzealdea Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan berrikuntza sozialeko proiektuetarako dirulaguntzak

Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan berrikuntza sozialeko proiektuetarako dirulaguntzak

Gizarte Politiketako Departamentuak 2022ko ekitaldiko berrikuntza sozialeko proiektuetarako dirulaguntzak eman ditu. Laguntza horiek Europako funtsekin finantzatzen dira, BEEPen esparruan.

-ren irudia
 Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan berrikuntza sozialeko proiektuetarako dirulaguntzak

Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2021eko urriaren 30ean, Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmena argitaratu zen, berreskurapenerako eta erresilientziarako mekanismotik datozen Europako funtsen kargurako proiektuak gauzatzeko. Bertan, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak gauzatu beharreko proiektuen zerrenda jasotzen da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatu beharreko proiektuen artean Gipuzkoa Zaintza Lurraldea 2030/Gipuzkoa izeneko proiektua dago (15.proiektua). Orain emandako dirulaguntzak proiektu horri dagozkio, eta zehazki, bi lerro diruz lagundu dira:

  • Berrikuntza sozialeko proiektu pilotuak, haurrak eta nerabeak babesteko, indarkeria ma txistaren biktima diren emakumeak babesteko, desgaitasunen bat duten pertsonen autonomia eta independentzia sustatzeko eta gizarteratzeko. Guztira 8 proiektu lagundu dira, 474.615,41 €.
  • Etxean zainketa berritzaileak hobetzeko eta sustatzeko zerbitzu berriak ezartzeko edo egungo zerbitzuak egokitzeko proiektuak finantzatzeko. Guztira 4 proiektu lagundu dira, 381.035,97 €.

Informazio gehiago: Ebazpena