2028ko Europako Hiriburu Berdea eta Hosto Berdea sarietako deialdia zabalik
Deialdia 2026ko apirilaren 1era arte dago zabalik
- 79

Europako Batzordeak antolatzen du 2028ko Europako Hiriburu Berdearen Sarirako eta 2028ko Green Leaf Sarirako deialdia.
Helburu nagusia hiriek jasangarritasunarekin, klima-erresilientziarekin eta hiriko bizi-kalitatea hobetzearekin duten konpromisoa nabarmendu eta saritzea da.
Europako Hiriburu Berdearen Sariak, 100.000 biztanletik gorako hiriek eskura dezaketenak, 600.000 euroko saria eskuratzeko aukera ematen die irabazleei. Bestalde, European Green Leaf Award-ek, 20.000 biztanletik gorako hiri txikiagoei zuzendua dago eta 200.000 € jasotzeko aukera eskaintzen du. Azken sari honetan bi hiri irabazle aukeratu ahalko dira. Laguntza finantzarioaz gain, sariek nazioarteko ikusgarritasuna, inbertsioak erakartzea, bultzada politikoa eta iraunkortasunean liderrak diren hirien Europako sarerako sarbidea eskaintzen dute.
Informazioa gehiago: Europako Batzordearen web gunea (ingelesez)