AFOMEF Eremu Funtzionaleko sei proiektuak ofizialki abiaraztea (POCTEFA)
Ekitaldia urtarrilaren 30ean izango da Irungo Ficoba erakustazokan
- 89

Ofizialki aurkeztuko dira enpleguaren, mugikortasunaren eta eleaniztasunaren gaiekin zerikusia duten LANEAN, HEZHI, MUGAZIKLO, TRANSFERMUGI, EUSGUNEAK eta SAREBIDE proiektuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartuko du LANEAN proiektuan, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren bidez, TRANSFERMUGI proiektuan, Mugikortasun Departamentuaren bidez, MUGAZIKLO proiektuan, Jasangarritasun Departamentuaren bidez eta HEZHI proiektuan, bazkide elkartu gisa.
AFOMEFeko gobernantzako erakundeetako ordezkariak, POCTEFA programaren arduradunak eta Europako Batzordeko adituak bilduko ditu abiarazte-jardunaldi horrek. Erakunde-dimentsioaz haratago, proiektu horiek tokian bertan gauzatuko dituzten lantalde teknikoentzat eta tokiko eragileentzat elkartrukerako gune pribilegiatua izango da ekitaldia.
Sei proiektu hauek funtsezko etapa bat markatzen dute AFOMEFen Lurralde Estrategia Integratua eta POCTEFA programaren 5. Helburu Politikoa ezartzeko orduan, Europa herritarrei hurbiltzera eta FEDER funtsen lurraldetasuna indartzera bideratua. Ere berean, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako lurraldeen arteko lankidetza sendotzeko prozesuaren jarraipenean sartzen dira.
Informazio gehiago: Programa osoa eta izena emateko inprimakia