Atzealdea Hirien sareen 2026ko deialdia

Hirien sareen 2026ko deialdia

Deialdi honetarako aurreikusitako aurrekontua 12.000.000 eurokoa da

-ren irudia
 Hirien sareen 2026ko deialdia

"Networks of Town 2026" (Hirien Sareak) deialdia Herritarrak, Berdintasuna, Eskubideak eta Balioak (CERV) programaren barruan kokatzen da.

CERV programak  herrialde desberdinetako pertsonen arteko trukeak sustatzen laguntzen du, elkar ulertzea eta tolerantzia indartzen ditu, eta hiri-sareen bidez Europako kide izatearen eta identitatearen zentzua garatzeko aukera ematen du. 

Deialdi honen helburuak honako hauek dira:

  • Herrialde desberdinetako herritarren arteko trukeak sustatzea, batez ere hirien sareen bidez, Batasuneko ondare komunaren aberastasuna eta aniztasuna praktikan ikusteko aukera izan dezaten, eta elementu horiek etorkizun komun baterako oinarria direla uler dezaten.
  • Hiri jasangarrien sareak garatzea, lankidetza sakonduz eta areagotuz, eta, aldi berean, Batasunaren balioak eta oinarrizko eskubideak sustatzeko jarduera komunen proposamena egitea, bai eta Europaren integrazioaren etorkizunerako epe luzerako ikuspegia ere.
  • Herritarren inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea bizimodu demokratikoan eta tokiko politika publikoak egitean. 

Finantzatu daitezkeen jardueren artean daude, besteak beste, tailerrak, mintegiak, hitzaldiak, prestakuntza-jarduerak, orientazioa, adituen bilerak, web-mintegiak, sentsibilizazio-jarduerak, ikusgarritasun handiko ekitaldiak, datuen eta kontsulten bilketa, agintari publikoen eta gizarte zibileko erakundeen artean jardunbide egokiak garatu, trukatu eta zabaltzea, komunikazio-tresnak garatzea eta sare sozialak erabiltzea.

Eskaeran gutxienez lau eskatzailek parte hartu beharko dute (erakunde afiliatuak edo elkartuak ez direnak), gutxienez lau herrialde onargarri desberdinetakoak, eta horietatik gutxienez bik EBko estatu kide izan behar dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 17an hasi zen eta 2026ko apirilaren 16an amaituko da.

Informazioa gehiago: Deialdia (gaztelaniaz)