Atzealdea Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) urteko topaketak egin dira

Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) urteko topaketak egin dira

Europako Batzordeko eta Espainiako EGEFen kudeaketaren arduradunek urteroko topaketa egin dute, 2021-2027 programazio aldiaren bilakaera, berritasunak eta hobekuntza nagusiak baloratzeko.

-ren irudia
 Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) urteko topaketak egin dira

Urteko topaketak 2023ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean izan dira, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Madrilgo egoitzan. Bertan hartu dute parte arlo horretan eskumena duten Europako Batzordeko ordezkariek, Ministeriokoek, autonomia erkidegoetakoek eta inplikatutako gainerako erakundeetakoek: bitarteko erakunde edo programetako Agintaritza gisa jarduten dutenak, bai Estatuko Administrazio Orokorrekoak eta bai autonomietakoak.

Bi lan jardunaldi horietan, lehenik eta behin, EGEF funtsaren 2014-2020 programazio aldian ikasitakoari, aurrerapen mailari eta itxierari buruz hausnartu da. 2021-2027 aldiari dagokionez, plangintzaren aurrerapen mailaren urteko balorazio zehatza egin da, Batzordeak zuzenduta. Zehazki, elkartzeko akordioa aurkeztu da, eta baldintza gaitzaileen egoera aztertu da. Epealdi  honetan, berritasun gisa, EGEFen eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren arteko osagarritasuna jorratzeko beharra sortu da, eta, horrekin batera, finantzazio bikoitza saihesteko hartu beharreko neurriak aztertu dira. Azkenik, programen arrakastarako funtsezko elementuak azpimarratu dira, bai eta gauzatu beharreko komunikazio arloko jarduerak ere.

Informazio gehiago: programarako lotura​​​​​​​