Atzealdea #EuropaSentitzenDa proiektu lehiaketaren deialdia egin da

#EuropaSentitzenDa proiektu lehiaketaren deialdia egin da

Eskaerak 2026eko ekainaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira

-ren irudia
 #EuropaSentitzenDa proiektu lehiaketaren deialdia egin da

Ogasuneko Ministerioaren Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Europako Funtsen Urteko Komunikazio Lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketaren helburua da Europako funtsek Espainian ematen duten laguntzaren emaitzei eta balio erantsiari buruz herritarrak gehiago kontzientziatzea eta ikusaraztea.

Lehiaketaren helburua da Europako funtsetatik finantzaketa jaso duten proiektuak hautatu, saritu, komunikatu eta zabaltzea. Horien artean daude kudeaketa partekatuko funtsak – EGEF (Europako lurralde-lankidetzaren helburua barne), FSE+, FSI, IGFV, FAMI, FEMPA, FTJ, FEADER eta FEAGA –, bai eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko proiektuak ere (BEEP), Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak (Next Generation – EU) finantzatuta.

Lehiaketa hiru fasetan egituratuko da, oinarrietan deskribatzen den bezala, eta azken fasearen amaieran jakinaraziko dira irabazleak. Fase hori, 2026ko azaroan egingo da, ziurrenik, oraindik zehaztu gabe dagoen herri batean, Europako Funtsen 2026ko Urteko Ekitaldiaren barruan.

Informazio gehiago: izena emateko inprimakia (gaztelaniaz)