Atzealdea Ibai-ibilguak lehengoratzeko hainbat obra abian

Ibai-ibilguak lehengoratzeko hainbat obra abian

Proiektuak Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak kofinantzatuko ditu

-ren irudia
 Ibai-ibilguak lehengoratzeko hainbat obra abian

Gipuzkoako Foru Aldundia ibaiak lehengoratzeko obra batzuk exekutatzen ari da, 2020-2035 aldirako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Zuzentzailean jasotakoak.
Zehazki, 2026an ibaiak iragazkortzeko obra egingo dira Amezketa eta Antzuola arroetan (Alegia, Bergara), Salubita errekan (Tolosa) ta Urola ibaian (zestoako bainuetxea).
Hauetako obra batzuk:
•    Amezketa ibaiko liburutegiko presa txikia eraistea (Alegia).

•    Antzuola ibaian (Bergara) presa txiki plastifikatuak iragazkortzea.


 

•    Presa txikiak iragazkortzea Salubitako errekan (Tolosa).



Obren inbertsioa, guztira, 264.021,54 euroko da.
Jarduera horiek guztiak Euskadiko EGEF 2021-2027 Programak kofinantzatuko ditu, 2.7 helburu espezifikoarekin: "natura, biodibertsitatea eta azpiegitura berdeak babestea eta sustatzea, baita hiri-eremuetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea”.
Informazio gehiago:
•    Informazio publikoan dauden proiektuak.
•    Ibaiak lehengoratzeko lanak_Mapa (bisore baten bidez, obra guztiak kontsulta daitezke eta obra bakoitzeko laburpen fitxa sor daiteke esku hartze bakoitzaren ezaugarri nagusiekin).