Fraisoro laborategia, Eroskiko Seleqtia Euskal Sagardoaren aukeraketan
Datorren urtaldiko Eroskiko Seleqtia Euskal Sagardoa kontsumitzaileek aukeratu dute eta Fraisoro Laborategiak prozesu horretan parte hartu du
- 368
Eroskin, tradiziozko ‘probaketaren’ espiritua berreskuratu dute aurten eta lehengo ostalariek aukeratzen zuten moduan burutu dute merkaturatuko den sagardoaren aukeraketa, upategi ezberdinetako aukerak dastatu eta gero.
Eroskiko bezero-bazkide onenek eratutako talde konprometitu batek lagundu du denboraldi honetan EROSKI SELEQTIA EUSKAL SAGARDOA JD izenaren pean merkaturatuko den sagardorik onena aukeratzen.
Azken aukeraketen prozesua Fraisoro Laborategian eman zen, aukeratutako sagardoa Zelaia Sagardotegia izan zelarik.