Atzealdea

Sagardoaren iragana eta etorkizuna bildu dute “Sagardogile” liburuan

Sagardoaren iragana eta etorkizuna bildu dute “Sagardogile” liburuan

Gipuzkoako 19 sagardogileren testigantzak bildu ditu Joxemi Saizarrek sagardo ekoizpenaren “atzean dagoen mundua” gizarteratu eta sagardogileen lana aitortzeko helburuarekin.

-ren irudia Sagardoaren iragana eta etorkizuna bildu dute “Sagardogile” liburuan

Sagardoaren iragana eta etorkizuna biltzen duen “Sagardogile” liburua aurkeztu dute Joxemi Saizar eta Joseba Urretabizkaiak Zizurkilen Gipuzkoako Foru Aldundiak duen Fraisoro Laborategian. Gipuzkoako 19 sagardogileren testigantzak bildu dituzte Saizar eta Urretabizkaiak “Sagardogile” liburuan, lurraldeko sagardo ekoizpenaren “atzean dagoen mundua” gizarteratu nahian, sagardogileen esperientziatik abiatu eta gaur egungo ikerketetaraino, iragana eta etorkizuna lotuz.

Sagardo ekoizleek historikoki egin duten lana aitortzea da liburuaren helburua. Transmisiorako tresna ere izan nahi du, gaur egungo eta etorkizuneko sagardogileei zuzenduta bildu baititu testigantzak. Elkarrizketatu guztiak 65 urtetik gorakoak dira; emakume bat eta 18 gizon. Saizarren testuak Joseba Urretabizkaiaren argazkiekin eta diseinuekin osatu dituzte.

Tradizionalki egin den lana, aurrerapen teknologikoarekin eta azterketa zientifikoekin eskutik emanda doa gaur egun, eta horri ere egin diote keinu bat liburuan. Urte askoan ekoizle izan direnen bizipenak eta esperientziak, gaur egungo egoerarekin uztartu ditu egileak, eta elkarrizketatuek egungo tekniken eta azterketa zientifikoen inguruan duten ikuspegia ere bildu dute.

Xibarit argitaletxeak ekoiztu du liburua eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute. Hasierako tiradan 500 ale argitaratu dituzte, eta testigantzak ez ezik, irudiak eta argitalpena ere asko zaindu dira. “Sagardogile” Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Sagardo Mahaiarekin eta Fraisoroko Eskolarekin elkarlanean egin da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu du bere argitalpenean.


Fraisoro prentsan

Kalitatezko azterketa kate bat

Sagardo dastatzea egin berri dute Fraisoro Landa eta Ingurumen Laborategian, horretarako propio egokitutako gelan...