Ingurugiroarekiko konpromezua

Logo de Bureau Veritas

Ingurumen eta Nekazal Laborategiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua den aldetik, Ingurumen-Kudeaketa Sistema bat ezarri du. Ezarri duen sistema UNE-EN ISO 14.001 arauan oinarrituta dago. 2010eko uztailaren 7an egiaztapena lortu zuen, 2013 eta 2016 urteetan berritu zen.

Hedadura honako hau da:

  • Analisi burutze eta aholkularitza zerbitzuak landa ingurumen eta elikaduraren arloan (abere eta landare osasuna, urak eta isuriak, substraktuak eta zoruak, sagardoa eta txakolina, abere elikadura eta kutsakorren presentzia fruta eta barazkietan).

 

Iraunkortasun politika

Fraisoroko Ingurumen eta Nekazal Laborategiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun politika berea egiten du, 2009ko ekainaren 9an Diputatuen Kontseiluan onartu zena.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Lurralde Historikoko gobernu eta administrazio organo den aldetik bere eskumeneko gaietan, jakitun da ingurumenaren babesa garapen ekonomiko orekatuarekin bateratu behar denaz, eta bere zerbitzuen ingurumen inpaktua minimizatzeko lanean dihardu, horrela gizarte guztiaren eredu delarik Gipuzkoan garapen iraunkorragoaren sustapenean.

Horretarako, ingurumena gehiago babestea helburu duten ekimenak garatzeko konpromisoa hartzen du, baliabideak aurreztea eta horien erabilera arrazionalizatzea, energia berriztagarriak sustatzea eta hondakinak eta igorpen kutsatzaileen kopurua murriztea bezalako irizpideen bitartez.

Iraunkortasunarekiko konpromiso hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzetan ingurumen kudeaketako sistemak ezarri, mantendu eta hobetzeak babestuko dute, honako helburu hauekin:

  • Eskainitako zerbitzuen ingurumen inpaktua minimizatzea.
  • Ingurumen alorrean aplikagarriak diren legezko eskakizunak betetzea.

Ingurumen kudeaketa honako hobekuntza ziklo honetan oinarrituko da:

Hobekuntza ziklo

Diputatuen Kontseiluak, 2009ko ekainaren 9ko bileran onartua