Emantzipa, gazteei emantzipatzen laguntzeko programaren deialdi berria
25 eta 29 urte bitarteko gazteek hilean 300 euroko laguntza zuzena eskatu dezakete; eta urteko diru-sarreren gehieneko muga ere handitu da.
Gaztegune Plus gazteentzako zerbitzua da. Programa eta ekintza ezberdinak garatuz, zuen gaitasunak indartu nahi ditugu, gizartean funtsezko lekua izan dezazuen. Horregatik sortu dugu zerbitzua, gazteon ahalduntzea sustatzeko.
Bazatoz?
Gaztegune Plusek esperimentatzeko gunea izan nahi du. Horretarako programa ezberdinak jarri ditugu martxan: Gazteak Auzolanean, Treba Gazteak, Elkartegintza eta Parte-hartzea. Zergatik?
Askotan, hazteko modu bakarra gauzak egitea delako; beste esparrutan ikasten ez diren gaiak badaudelako; gauzak aldatzeko aukerak behar ditugulako.
Gehiago jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen.
25 eta 29 urte bitarteko gazteek hilean 300 euroko laguntza zuzena eskatu dezakete; eta urteko diru-sarreren gehieneko muga ere handitu da.
Udabizi webgunean kontsultatu daiteke Gipuzkoako familiek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean dituzten aukerak
Apirila eta ekaina bitartean begirada kritikoa, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunen gaiak landuko dira Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Azpeitia eta Azkoitian.