Adimen emozionala: izan zeure lagun 

 

Gaur egungo gizartean aritzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta gure emozioak kudeatzen jakitea.

 

Ikastaro honen bitartez, adimen emozionala landuko da. Norberaren emozioak identifikatzen ikasi, eta horiek kudeatzeko estrategia ezberdinak landuko dira. Ikastaroak 9 orduko iraupena izango du.

 

Gaia: Adimen emozionala: izan zeure lagun

Datak: 2021eko martxoak 24, 25 eta 26

Ordua: 17:00etatik 20:00etara

Formatua: Aurrez aurre/on line

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak. Aurrez aurre 15 plaza egongo dira, eta
streaming bidez jarraitzeko, beste 15.

Ikastaroa emango duena: Ainhoa Arruabarrena (Emoki)  

Esperientziaren aurkezpena: Izan Inurri   

 

* Unean uneko osasun-gomendioen arabera, ikastaroa aurrez aurre (Gaztegune . Anoeta pasealekua 28, Donostia) egitetik guztia on line egitera pasa daiteke. Kasu bietan partaideak, irakaslea, edukia eta iraupena (totala) berberak izango dira.

 

Helburuak: 

● Gazteen autoezagutza sustatzea.
● Emozioen ezagutza eta kudeaketa sustatzea.
● Gazteak ahalduntzeko oinarria finkatzea.
● Emozioei buruzko eztabaida gizarteratzea.

 

Programa: 

Prestakuntza-saio hauetan bereziki gai hauek hausnartu eta landuko dira:

● Gizakien emozio ezberdinak
● Norberaren emozioen identifikazioa
● Gure ongizaterako emozioen kudeaketa
● Harremanen kudeaketa
● Motibazioa
● Pertsonen arteko komunikazioa

 

Metodologia: 

 

Ikastaroak 3 zati ezberdin izango ditu: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. Lehen biak streaming bidez ere emango dira, bertaratu ez diren 15 gazteek ere jarraipena egin dezaten.

Dinamikak soilik bertaratutako gazteekin egingo dira. Irakasleak eduki ezbedinak azalduko ditu partaideen arteko eztabaida bideratuz. Hausnarketa teorikoa ariketa praktikoekin tartekatuko da, barneratutako edukiak gaitasun bihurtuz.

 

Praktika ona: Izan Inurri.

  

 

Izen-ematea: 

 

Izena emateko epea martxoaren 19an amaituko da. Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko da izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.