Gazte eraldatzaileak: Amestu eta ekin 

 

Pertsona orok du bere komunitatean eragiteko ahalmena, baina horretarako norberaren gaitasunak eta potentziala ezagutzea ezinbestekoa da.

Bizi dugun pandemia egoeran, gizarte-harremanek norberaren ongizatean duten garrantziaz jabetu gara. Ikastaro praktiko honetan nork bere burua ezagutzetik abiatuko gara, norberaren gaitasunak eta lidergoa ezagutu ostean, amesten ditugun proiektuak aurrera eramateko eta gizartean eragiteko lanabesak barneratzeko helburuarekin. Ahalduntze pertsonaletik kolektibora pasatzeko, Coaching eta PNL metodologietan oinarritutako dinamika anitzak proposatuko dira. Konfiantzazko eta partaidetzazko espazioa izango da.

 

Gaia: Gazte eraldatzaileak: Amestu eta ekin

DatakMaiatzak 13, 21 eta 27

Ordua: 17:00etatik 20:00etara

Formatua: Aurrez aurre/on line

Hizkuntza: Euskaraz (praktika ona gaztelaniaz izango da).

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak. Aurrez aurreko 15 plaza egongo dira, eta
streaming bidez jarraitzeko, beste 15.

Ikastaroa emango duena: Ainhoa Urretagoiena (Bainoa)  

Esperientziaren aurkezpena: Frena la Curva ekimena   

 

* Unean uneko osasun gomendioen arabera, ikastaroa aurrez aurre (Gaztegune . Anoeta pasealekua 28, Donostia) egitetik guztia on line egitera pasa daiteke. Kasu bietan partaideak, irakaslea, edukia eta iraupena (totala) berberak izango dira.

 

Helburuak: 

  • Norberaren gaitasunak eta balioak identifikatzea.
  • Norberaren komunikatzeko estiloaz eta lidergoaz ohartzea.
  • Ongizate emozionalaren oinarriak ezagutzea.
  • Gizartean egin nahi dugun ekarpena izendatzea.
  • Ekintzara pasatzeko bidea marraztea.
  • Sormena eta gozamena ikasketaren eskura jartzea.
  • Taldeko beste kideen esperientziatik elikatu eta ikastea.

 

 

Edukiak: 

  • Nork bere burua ezagutzearen hiru dimentsioak: lengoaia, emozioak eta gorputza.
  • Baloreak: emozionalak, etikoak eta pragmatikoak.
  • Ongizate emozionala: emozioak eta gorputza, blokeo emozionalak, emozio-aliatuak.
  • Elkarrizketa eraginkorrak emateko lanabesak.
  • Lidergo-profil ezberdinak: Myer Briggs adierazleak.
  • Helburuen definizioa: GROW metodoaren proposamena.
  • Ekintzailearen gaitasunak: autokonfiantza, enpatia, elkartasuna, sormena eta irmotasuna.
  • Erresiliente izateko oinarriak.

 

 

Metodologia: 

 

Ikastaroak 3 zati ezberdin izango ditu: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. 

Dinamikari dagokionez, irakasleak eduki ezbedinak azalduko ditu partaideen arteko eztabaida bideratuz. Hausnarketa teorikoa ariketa praktikoekin tartekatuko da, barneratutako edukiak gaitasun bihurtuz.

 

Praktika ona: Frena la Curva ekimena emango da ezagutzera.

  

 

 

Izen-ematea: 

 

Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko da izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.