TREBA Gazteak: Ahalduntze-eskola

 

18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da hau, lana / bizitza binomian bigarrena ardatz duena. TREBA gazteak programaren asmoa da beren emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortu eta  finkatzea.

Gazteekin batera focus group metodologiaren bitartez diseinatutako prestakuntza da, 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu delarik. Gainera, programan parte hartzen duten udalek ere inkesta zabaldu dute beren herrietako gazteen artean. Horren guztiaren emaitza gazteentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko pilula laburrak dira.

Gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

 

 

 

Ikastaroa Herria Data Egoera
1.  Edertasun-kanonak: ihes egin al dezakegu beren eraginetik? Donostia Urriak 13 EGINDA

2.  Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi 

Zegama

Urriak 22

EGINDA

3.  Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana? 

Legazpi Zehazteko EGITEKO
4.  Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi  Elgoibar Azaroak 16 EGINDA
5.  Zeharkako gaitasunak; benetan behar dudana ikasiz Donostia Otsailak 16 EGITEKO
6. Zeure burua maitatzen ikasi  Legazpì Martxoak 4 EGITEKO
7.  Feminismoa: elkar zain dezagun Elgoibar Martxoak 9 EGITEKO
8. Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana?  Zegama Martxoak 25 EGITEKO
9.  Design Thinking: zure ideiak ordenatzen ikasi Donostia Martxoak 4 EGITEKO
10. Sexualitatearen koloreak: sexualitatetik harremanak irauliz Donostia Martxoak 11 EGITEKO
11.  Talderako gaitasunak Donostia Martxoa EGITEKO
12. Sexualitatearen koloreak: intolerantziaren aurrean dugun erantzukizuna Donostia Maiatzak 11 EGITEKO

 

 

 

 

Aurreko edizioak: