Zerbitzuaren egitura

Gaztegune Plus zerbitzuak gazteen ahalduntzea du helburu. Horretarako, gazteei hainbat gaitasun eskuratzeko aukera ematen die, baina aldi berean, gaitasun hauek praktikan jartzeko espazioak ere eskaintzen ditu.

Zerbitzuan landuko diren gazteen gaitasunak definitzeko, Hebe Proiektua hartu da oinarritzat. Gazteen ahalduntzeari buruzko ikerketa honen atzean  daude Universitat de Girona (proiektuaren ardura), Universitat Autònoma de Barcelona, Universitat de Barcelona eta Universitat Pompeu Fabra daude, eta gazteen ahalduntzea neurtzeko 9 eremu proposatzen dituzte, bakoitza bere adierazleekin.