Atzealdea

#BajaUnDedoFad, gazteen erronka COVID-19aren aurrean

FAD erakundearen azken sentsibilizazio-kanpainak, #BajaUnDedoFad, gazteek Covid-19aren krisiaren aurrean jarduteko duten gaitasuna azaleratu nahi du.

2020·11·03


“Jaitsi hatz bat, zuretzat EZ, EZETZA bada. Jaitsi hatz bat, zuretzat zerbaiten alde ez egitea kontra egotea bada. Jaitsi hatz bat, merezi duzun etorkizuna lortzeko garaia dela uste baduzu”, kanpainan ageri diren zenbait lema dira.

 

15-29 urte bitarteko gazteentzako kanpaina da, erakundeak azaldu duenez, eta ikus-entzunezko hainbat sorkuntzaren arrakastaren ondorioz, zortzi milioi ikustaldi baino gehiago lortu ditu dagoeneko, sare sozialetan hiru milioi gazterengana iristeraino.

 

Erakundearen adierazpenen arabera, gazteria ez da gaur egun Covid-19aren ondorioak gogorren pairatzen dituen kolektiboa. Dena den, epe ertain-luze batera, krisi honen ondorioak gogor ordainduko dituzte; izan ere, enpleguan, hezkuntzan edota ongizate emozionalean eragin handia izango du. EUROSTAT Europako Estatistika Bulegoaren arabera, Europar Batasuneko herrialde guztietatik Espainia da momentu honetan 25 urtetik beherako gazteen artean langabezia-tasarik altuena duena.

 

Kanpainak, gainera, pandemiaren ondorioz eratorritako egoerak erakustarazteaz gain, gazteen konpromisoari eta tolerantziari bultzada bat eman nahi die, ingurumenaren defentsan, feminismoan eta etnia eta arrazen arteko berdintasunean hauen inplikazioa bultzatuz.

 

 

 

Jarraitu gure sareak