Atzealdea #Boluntaldia argazki-lehiaketa, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, “#Boluntaldia argazki-lehiaketa” abian jarri du, boluntarioen lanaren balioa azpimarratu, zabalpena egin eta gazteek gai honi buruz hausnarketa egiteko asmoz

2019/09/12


Zer da zuretzat boluntariotza? Nola irudikatuko zenuke? Nola islatuko zenuke zure bizipena boluntariotzan? Nolakoa da zuretzat boluntariotza? Galdera hauei erantzuteko gonbita egiten digu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Horren asmoa da argazki batean islatzea nola ikusten duten gazteek boluntariotza eta modu horretan gaiari ikusgaitasuna ematea. 

 

18-30 urte bitarteko pertsona guztiek parte har dezakete lehiaketan, banaka edo taldean, eta nahi adina argazki bidali daitezke, ez dago mugarik. Bakoitzak nahieran egin ditzake argazkiak: mugikorrarekin edo argazki-makinarekin, baita argazki moldatuak ere (edizioak edo testuak txerta daitezke).

 

Argazkiak, hezkuntza@egk.eus helbidera bidali behar dira, eta aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Sariei dagokienez, honakoak dira:

  • Lehenengo saria: Bi pertsonarentzako egonaldi bat “zuhaitz etxeak” arbola-etxoletan.
  • Bigarren saria: Liburu-sorta bat.

Oinarriak

Iturria: EGK