Atzealdea #Botaba, euskal esamoldeen erronka

Lehiaketa honen helburua da euskararen erabilera sustatzea eta gazte-jendeak egunerokotasunean hizkuntza modu naturalean erabiltzea. Aurten III.edizioa ospatuko da eta, aurrekoetan bezala, Instagram izango da erabiliko duten sare soziala

2019/10/31


 

Labayru fundazioak antolatutako esamoldeei buruzko bideo-lehiaketa da #Botaba. Egitasmo honen helburua da euskarak berezko dituen esamoldeak Instagram bidez zabaltzea, euskararekin gozatuz eta irudimena landuz. Aurten hirugarren edizioa ospatuko da, 2019ko azaroaren 4tik 25era bitartean. Parte hartu nahi baduzu, esamoldea aukeratu, bideo originala sortu eta Instagramera igo #botaba traolarekin.

 

 

16 urtetik gorako gazteek parte-hartu dezekete lehiaketan. Labayru fundazioak proposatutako esamoldeekin edo zerrendan ez datorren esamolde batekin bideoa egin eta Instagramen argitaratu behar duzu. Bideoak bakarrean zein taldean aurkeztu daitezke eta parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste bideo igo ditzake Instagramera. Partaideek bermatu behar dute lehiaketara ez dutela aurkeztuko hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituen materialik.

 

Edizio honetako berrikuntzetako bat sariei dagokie: bi kategoria egongo dira eta sari bat eskainiko da bakoitzean. Sari nagusia lau lagunentzako Interraileko txartelak izango dira, hilabete osoz Europan zehar nahi adina bidaiatzeko; Esamolde originalenaren saria, aldiz, lau lagunentzako abentura-esperientzia bat izango da. Epaimahaia arlo ezberdinetako profesionalek osatuko dute: Labayru Fundazioko eta Sorland komunikazio-agentziako ordezko bana. Irabazleak lehiaketa amaitzean iragarriko dira botaba.eus webgunean eta sare sozialetan.

 

Parte hartzeko arauak, baldintzak eta informazio gehiago hemen!

Iturria: botaba.eus