Atzealdea “Elkarrizketa gazteekin”, online: Europar Batasunaren ekimena

Inkesta bat ireki dute erakundeek gazteen ahotsa kontuan hartzeko

2021/01/11


“Elkarrizketa Gazteekin” (gazteleraz Diálogo con la juventud) Europar Batasunaren ekimena da, eta lurralde-maila guztietan, tokikotik hasi eta Europaraino, gazteek garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte hartzea sustatzen du. Eta, helburu horrekin, gazteei eragiten dieten politika publikoak diseinatu, ezarri, jarraitu eta ebaluatzeko erabakiak hartzeko ardura duten gazteen arteko eztabaida bultzatzen du.

 

VIII. ziklo honetan, 2020ko uztailetik 2021eko abendura arte, hurrengo gaia landuko da: “Europa gazteentzat - Gazteria Europarako: demokraziarako eta parte-hartzerako espazioa”. Horregatik, 13 eta 30 urte bitartean dituzten gazteek, gai horri buruzko inkesta batean parte har dezakete Europar Batasuneko beste gazte guztiekin. Kontsultaren formularioan sartu eta ziklo honetako funtsezko galderei erantzun besterik ez da egin behar.

 

Herrialde guztietan galdera berak erabiltzen dira, emaitzak konbinatu ahal izateko eta Europa osoan emaitzen azterketa komuna egin ahal izateko. Hartara, azken txostenak gehiago islatuko ditu gazteen ikuspuntuak, Elkarrizketaren prozesuaren bidez lortu direnak, hain zuzen.

 

Erantzun guztiak bildu ondoren, ziklo honi dagokion lehendakaritzari bidaliko zaizkio, bertan azter ditzaten. Hala, 2021eko martxoan izango den Portugalgo Youth Conference-n, ondorioak aurkeztuko dira, EBko gazteek parte-hartzeari buruz duten iritzia ezagutzeko.

 

Inkesta 2021eko urtarrilaren 17ra arte egongo da eskuragarri.

 

Informazio gehiago

 

Formularioa

 

 

 

Jarraitu gure sareak