Atzealdea "Euskadi Basque Country Agenda 2030"eri buruzko jardunaldia

"Agenda Euskadi Basque Country 2030" jardunaldiak Garapen Iraunkorrerako Helburuak ditu ardatz. Jardunaldiaren asmoa da profil ezberdinetako gazteak batzea eta talde txikietan Garapen Iraunkorrerako Helburuen gainean lan egitea.

2019/11/11


Agenda Euskadi Basque Country 2030, Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko jardunaldia, azaroaren 16an izango da Euskalduna Jauregian, Bilbon. Eusko Jaurlaritzak, UNICEFek eta Organismo Iberoamericano de la Juventud eraundeak antolatu dute eta 16-23 urte bitarteko gazteentzat da.

Egun osorako hitzaldiak eta lantaldeak antolatu dira, eta nazioarteko adituak ere bertan izango dira. Larunbatekoa Aukera bikaina da Agenda 2030 zer den jakiteko eta prozesu horretan nola parte har dezakegun hobeto ezagutzeko. Izena emateko epea irekita dago.

 

Programa eta informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.

 

Non: Euskalduna Jauregia (Bilbo)

Noiz: 2019ko arazoaren 16an

Ordutegia: 9:00etatik 18:00ak arte

 

Iturria: Euskadiko Gazteria Kontseilua