Atzealdea “Gazteekin hizketan” ekimena martxan

Europar Batasunak sorturiko ekimen honek gazteen artean eztabaida eta parte-hartzea sustatzea ditu helburu.

2019/07/24


“Gazteekin hizketan” ekimena Europar Batasunak sorturiko egitasmoa da, Europako gazteengan partaidetza sustatzen duena, maila politiko, sozial, kultural zein ekonomikoan. Honen bitartez, gazteen artean eztabaida bultzatu nahi da, hauek gazteriaren inguruko etorkizuneko politika publikoetako erabakietan parte har dezaten.

“Gazteekin hizketan” prozesua 18 hilabeteetan zehar garatuko da, “Gazteriarako aukerak sortuz” lelopean. Epe honetan eztabaidatuko diren gaiak honakoak izango dira:

  • Lan-etorkizuna.
  • Gazterian lan egiten duten profesionalak.
  • Landako gazteria.

Honako agente ezberdinek osatzen dute “Gazteekin hizketan” taldea:

  • National Working Group (NWG): Espainiako Gazteria Kontseiluko (CJE) zein Espainiako Gazteria Institutuko (INJUVE) kidez osatua.
  • Gazteekin hizketako enbaxadak: herri mailan elkarrizketa bultzatzeko prozesuak aurrera eramaten dituzten pertsonez osatua.
  • Gazteria elkartua edo ez elkartua, herri mailako gazte elkarte zein batzordeak: Europar Batzordeak planteaturiko kontsultetan parte hartzen duten pertsonek osatzen dute.