Atzealdea 'Gazteen adierazleak 2019. Euskadiko gazteen panoramika'

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panoramika 2019 ikerketa aurkeztu du. 112 adierazleek gordetzen duten informazioa bi iturri motatatik datoz: alde batetik, lehen mailako iturriak, hau da, Gazteen Euskal Behatokiak bere ekimenez burutzen dituen ikerketak, bereziki Euskadiko Gazteak seriea; bestetik, bigarren mailako informazio-iturrietatik, hala nola EUSTATetik, Eusko Jaurlaritzako beste sailetatik, etab.

2020/01/10


Ikerketa honek jasotzen dituen adierazleak zazpi dimentsiotan banatuta daude:

  1. Demografia eta populazioa
  2. Hezkuntza
  3. Enplegua eta egoera ekonomikoa
  4. Emantzipazioa eta etxebizitza
  5. Osasuna
  6. Aisia, kultura eta kirola
  7. Balioak eta jarrerak

Ikerketa honetako adierazle guztiek sexuaren arabera bereizitako informazioa azaltzen dute. Adierazleen informazio-iturri diren laginen tamainaren arabera, lurralde historikoen araberako informazioa ere agertzen da.

 

GAZTEEN EGUNGO EGOERAREN LABURPENA

  • EUSTATen datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko 294.000 lagun zeuden Euskadin 2019ko urtarrilaren 1ean
  • Hezkuntzari buruzko adierazleek emaitza onak azaltzen dituzte, bilakaera positiboekin. Horrek gizartearen kohesioaren, gizarte-bazterketako arrisku faktoreak (besteak beste, eskola-uzte goiztiarra) murrizten dituenaren, neurria ematen du,.
  • Euskadiko gazteen enplegua eta egoera ekonomikoa hobera egiten ari dira, okupazio- eta langabezia-tasei erreparatzen badiegu.
  • Emantzipatzeko batez besteko adinak 30 urte inguruan jarraitzen du
  • Euskadiko gazteen osasuna ona da, oro har, bai norberaren osasunaren pertzepzioari dagokionez, baita osasun balioak jasotzen dituzten erregistro ezberdinen arabera ere.
  • Aisia kulturalak eta digitalak gero eta presentzia handiagoa dute Euskadiko gazteen bizitzan.
  • Gazteak pozik daude, oro har, eta etorkizunarekiko konfiantza dute.

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia