13 eta 30 urte bitarteko gazteei galdeketa, Europan gazteria-arloko lehentasunak ezartzeko

Injuvek online galdeketa bat abian du gazteen iritzi eta beharrak ezagutzeko

2022/07/29


Injuve, Gazteriaren Institutuak, parte-hartze prozesu bat martxan du, gazteek gaur egun pairatzen dituzten erronka eta arazoak identifikatzeko. 13 eta 30 urte bitarteko gazteek galdeketa online erantzun dezakete eta haien erantzunekin dokumentu estrategiko bat garatuko da. Datorren urtean Espainia Europar Batasuneko Kontseiluaren buru izango da eta dokumentu hori izango da, gazteriari dagokionez, lehentasunak ezartzeko abiapuntua.

Galdeketaren helburua da Gazteen Europako Agenda eraikitzea. Gazteria kolektibo zaurgarria denez eta desberdintasunen eraginpean dagoenez, horren bitartez lortu nahi da indarkeria mota guztietatik aske egongo den eta aukera-berdintasuna bermatuko duen bizitza asea eta inklusiboa bermatuko duen etorkizuna izatea.

Abuztuaren 1era arte parte har daiteke

13 eta 30 urte bierarteko gazteek galdetegian parte har dezakete abuztuaren 1era arte. Galdetegian hainbat gai jorratzen dira eta hiru zatitan dago banaturik:

Lehenengo zatian Europako gazteriaren erronkak eta arazoak aztertzen dira. Bereziki gazteei kaltetzen dieten indarkeriaren 5 ardatzak lantzen dira (indarkeria ekonomikoa, genero-eta sexu-indarkeria, psikiko eta emozionala, gizarte-indarkeria eta, azkenik, ekologia- eta ingurumen-indarkeria).

Bigarren zatia etorkizuneko Europari buruzkoa da, gazteek merezi duten Europari buruzkoa. Hausnarketa kritiko, errealista, irekia eta sortzailea egitera bultzatu nahi da zati honetan.

Hirugarren zatian gazteria-arloko Europako politika publikoen balorazioa jasotzen da. Hala, Europako Batzordeak 2019-2027 aldirako Gazteentzako Estrategian onartu zuen bezala, gazteek parte-hartzea eta erabakiak hartzea sustatzen jarraituko da, haien konpromiso soziala ahalbidetzeko eta Europar herritartasuna garatzeko.

 

Galdeketan parte hartu

 

 

 

Jarraitu gure sareak