Atzealdea Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2026 programan izena emateko epea zabalik otsailaren 23ra arte
2026/02/05
Abian da Euskadiko Gazteak Lankidetzan/Juventud Vasca Cooperante programaren 2026ko deialdia, euskal gazteak garapenerako lankidetza-proiektuetan sentsibilizatzeko eta herrien eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatzeko.
Gazteentzako izen-ematea 2025eko abenduaren 24tik dago zabalik eta izena emateko azken eguna 2026ko otsailaren 23a da. Izen-ematea online egin behar da, Gazteaukeraren webgunearen bidez, identifikazio elektronikorako bitarteko bat erabiliz (adibidez, B@kQ).

Deialdia 1996 eta 2004 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude edo euskal izaera politikoa betetzen badute. Gainera, proiektua garatuko den herrialdeko nazioarteko hizkuntza ezagutu behar dute.
Izena emateko, honako hauek adierazi beharko dira:
Identifikazio-datuak.
Lehen fase honetan, ez da beharrezkoa dokumentuak eranstea; aurrez hautatutako pertsonek bakarrik erantsi beharko dituzte.
Programak hegoaldeko herrialdeetako hainbat lankidetza-proiektutara gehienez 100 gazte lekualdatzea errazten du, eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Euskal Erakundeekin (GGKE) eta tokiko erakundeekin lankidetzan arituko dira. Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu joan-etorrien, bisen eta mugikortasunari lotutako aseguruen gastuak.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |