- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazte-elkarteentzako 2026ko prestakuntza-plana aurkeztu du
Atzealdea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazte-elkarteentzako 2026ko prestakuntza-plana aurkeztu du
2026/02/11

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2026ko formakuntza-plana aurkeztu du, doako prestakuntza-ekintzen bidez gazteei laguntzeko eta haien gaitasunak indartzeko. Gazte-elkarteei bideratutako planaren hirugarren edizioa da, eta EGKren ikuspegiari erantzuten dio: prestakuntza funtsezko tresna gisa erabiltzea gazte-erakundeek dituzten erronkei aurre egiteko eta gazteen artean partaidetza eta elkarte-bizitza sustatzeko.
Zer biltzen du 2026ko formakuntza-planak?
Planak hainbat programatan egituratutako prestakuntza-ekintzak biltzen ditu, pilula tematikoak, ibilbide sakonagoak eta esperientzia intentsiboak konbinatuz, gaitasun zehatzak garatzeko:
- Hileko formakuntza-programa
Urte osoan zehar Euskadiko lurraldeetan egingo diren saio labur eta dinamikoak. Tallerrak aurrez aurrekoak eta doakoak dira, batez ere elkarteetako gazteei zuzenduak; baina beste gazte batzuei ere irekiko zaizkie, tokirik geratzen bada. Honako gai hauek landuko dituzte: lidergo-estrategiak, gatazken konponbidea, inklusioa eta elkarteen finantzaketa. - Ahalbidetuz: formakuntza zure entitatean
Modalitate indibidualizatua da, eta aukera ematen du elkarteek beren behar espezifikoetara egokitutako prestakuntzak zuzenean eskatzeko, EGKren laguntza logistiko eta ekonomikoarekin. - Gazte Eraldatzaileak
Boluntarioak ahalduntzeko diseinatutako prestakuntza-ibilbide feminista eta intersekzionala, teoria, praktika eta benetako lanari aplikatutako esperientziak uztartuz. - Udazkeneko astialdiko eskola
Asteburuko prestakuntza-topaketa bat aisia hezigarriko taldeentzat. Taller espezializatuak partaidetzazko jarduerekin eta bizikidetzarekin konbinatzen ditu. - Gazte formatzaileen poltsa
Ekintza horiek dinamizatzeko gai izango diren adituen sare bat sortzeko hautatutako gazte prestatzaileek ematen dituzte planeko prestakuntza guztiak. Izena emateko epea zabalik dago gaur egun.
Nork har dezake parte gazte formatzaileen poltsan?
18 eta 30 urte bitartekoek, EAEko elkarteetan esperientzia dutenak, euskarazko saioak prestatu eta emateko gaitasuna dutenak, eta arlo hauetan dakitenak: kudeaketa ekonomikoa, inklusioa eta aniztasuna, edo lidergoa eta taldeen kudeaketa. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 15era arte.
Izen-emateari edo programa zehatzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 944436143/688676099 (Aitor) telefonora deituz edo partehartze@egk.eus posta elektronikoz jaso daiteke.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |




