Atzealdea Donostiako Gazteen Antzerki topaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

Interesa duten antzerki taldeek Donostia Gazteriaren webgunean eman ahal izango dute izena martxoaren 11ra arte

2026/02/24


Donostiako Udalak, Donostia Gazteriaren bitartez eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Antzerki Gaztearen 37. edizioa jarri du abian. Bertan izena emateko epea 2026ko martxoaren 11ra arte egongo da zabalik. Ekimen honen helburua gazteei antzerkia hurbiltzea da, ez bakarrik antzezle gisa, baita sortzaile eta publiko gisa ere, kultura-ohiturak eta arte eszenikoen gozamena sustatuz. Erakusketak, gainera, euskarazko sorkuntzaren eta genero-ikuspegia duten proiektuak bultzatzearen aldeko apustu garbia egiten du.

Nola parte hartu Gazteen Antzerki Topaketan

Profesionalak ez diren 14 eta 30 urte bitarteko gazteek osatutako taldeek parte hartu dezakete honako bi kategorietan:

  • Juniorrak: 14 eta 18 urte bitartekoak
  • Seniorrak: 18 eta 30 urte bitartekoak

Interesa duten taldeek eskaera-inprimakia bidali beharko dute, obraren irudi adierazgarri batekin batera, 2026ko martxoaren 11 baino lehen gazteria@donostia.eus helbide elektronikora.

Antzezlanak euskaraz edo gaztelaniaz taularatu ahal izango dira, eta 30 eta 90 minutu bitarteko iraupena izango dute. Gehienez 20 talde aukeratuko dira, eta Donostiako ikastetxeei, unibertsitateei, antzerki-eskolei edo talde independenteei lotutakoak lehenetsiko dira.

Emanaldiak 2026ko maiatza eta ekaina bitartean izango dira hiriko erreferentziazko hainbat kultur gunetan, hala nola Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Gazteszenan, Lugaritz eta Intxaurrondoko Kultur Etxeetan edo Kontadores gazte-zentroan.

Muntaien ekoizpena errazteko, parte hartzen duten taldeek 250 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute obra bakoitzeko, gehienez 6 pertsonako zerrendetan, eta 300 euro obra bakoitzeko, 6 kide edo gehiago izanez gero. Gainera, sariak emango dira bi kategorietan, talde irabazleentzako prestakuntza espezifikoarekin batera.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 

Jarraitu gure sareak