Atzealdea Crossover, telesailen jaialdiaren edizio berria, sei egun telesailei, estreinaldiei eta askoz gehiagori buruz hitz egiteko

Martxoaren 23tik 28ra, KMK Santa Teresa eta Tabakalera serieen kulturaren inguruko jarduerez beteko dira, eta sarrera librea izango da ekitaldi gehienetan

2026/03/23



Crossover, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultur Factoryk antolatutako telesailen jaialdiaren bederatzigarren edizioa martxoaren 23tik 28ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean eta Tabakaleran. Jaialdiak sei egunez telesailen kulturaren inguruko hitzaldiak, estreinaldiak, eztabaidak eta jarduerak proposatzen ditu.

Urtero bezala, zinemaldiak oraindik pantailetara iritsi ez diren estreinaldiak hartzen ditu. Aurtengo edizioak primiziako telesail askotarikoak izango ditu: suspense telesail britainiar bat, etxebizitzaren krisiari buruzko ekoizpen espainiarra, amatasunari buruzko istorioak, true crime eta futbolari baten benetako bahiketan oinarritutako telesaila ere. Guztiek izango dute taldearen aurkezpena eta ondorengo solasaldia.

Estreinaldiez gain, telesailetatik haratago doazen gaiei buruzko hitzaldiak eta eztabaidak ere eskainiko dira: ikus-entzunezkoen kontsumo konpultsiboa, streaming plataformen boterea, krimenaren obsesioa edo azkenaldiko fikzioan islatutako totalitarismoen gorakada.

Jaialdiak, halaber, euskararen presentzia handia du, euskara hutsezko hainbat saio baititu. Ikusle gonbidatuaren atalean egunero eremu desberdinetako pertsona batek ikusle gisa duen ikuspegia partekatzen du.

Además, el festival estará acompañado por la instalación Sobreexposición / Gainesposizioa, visible en el KMK Santa Teresa hasta el 3 de mayo, que invita a experimentar en primera persona qué significa la sobreexpoasición a las pantallas.

Gainera, jaialdiarekin batera Sobreexposición/Gainesposizioa instalazioa antolatu da, Santa Teresa KMKn maiatzaren 3ra arte ikusgai egongo dena. Honek pantailen aurrrean gehiegi egoteak zer eragin duen lehen pertsonan esperimentatzera gonbidatzen du.

Nola parte hartu saioetan?

Jarduera gehienak sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Gonbidapena behar dutenak www.crossoverseriesfestival.com helbidean eska daitezke.

 

Programa osoa

 

 

Jarraitu gure sareak