Atzealdea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen alorreko dirulaguntzen 2026ko deialdia

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen-alorrean ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

2026/05/05



 

Argitaratu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen alorrerako ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

 Hurrengo ildoetan egin daiteke eskaera:

  • A Lerroa: Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak
  • B Lerroa: Astialdi eskolen urteko jarduera-programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • C Lerroa: Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte-erakundeen antolaketa-egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • D Lerroa: Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak

A LERROAREN EPEA: ekainaren 5era arte

DEIALDIA (GAO, 80, 2026ko maiatzaren 4a)

Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak eta 2026ko deialdia (A lerroa)

B eta C LERROEN EPEA: ekainaren 5era arte

DEIALDIA (GAO, 80, 2026ko maiatzaren 4a)

FA-KG-2026-0152 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Gipu koako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko B eta C lerroen dirulaguntzen 2026ko deialdia onartzen duena.

D LERROAREN EPEA: ekainaren 5era arte.

DEIALDIA (GAO, 80, 2026ko maiatzaren 4a)

Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdia (D lerroa).

ESKAERA EGITEKO maiatzaren 5etik aurrera:

Deialdiaren informazioa eta eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta gipuzkoangazte.eus webgunean:

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak