Atzealdea Emantzipa gazteen emantzipaziorako laguntza zabalik da: 300 euro hilean 23 eta 29 urte bitarteko gazteentzat

Aurten, deialdiak berrikuntza bat du: eskatzeko adina 23 urtera jaitsi da, aurreko edizioetan baino bi urte lehenago.

2026/05/28



Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Emantzipa programaren deialdi berria, independizatu nahi duten gazteei zuzendutako laguntzak dira. Programa honen helburua da gazteen emantzipazioa atzeratzen duten oztopo ekonomikoak murriztea. Horretarako, gehienez bi urtez, 300 euroko zuzeneko laguntza ekonomikoa ematen die hilean.

Deialdi honen berrikuntza nagusia da onuradunen adin-tartea handitzea: orain 23 urtetik aurrerako gazteek jaso ditzakete laguntzak. Aldaketa hori Euskadiko Gazteen Egoerari buruzko Diagnostikoaren datuei dagokie; izan ere, Euskadiko gazteek emantzipatzeko egokitzat jotzen duten adina 23 urte dira. Zifra hori errealitatetik oso urrun dago, Euskadiko emantzipazioa 29,7 urterekin gertatzen baita.

Zer da Emantzipa?

Emantzipa programa etxebizitza baten alokairuaren edo erosketaren kostuaren zati bat ordaintzeko hileko 300 euro arteko dirulaguntza da. Gehienez ere 24 hilabetez jaso daiteke, betiere baldintzak mantentzen badira. Deialdi honetarako aurrekontua 88 milioi eurokoa da.

Nork eska dezake Emantzipa laguntza?

Laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Eskabidea aurkeztean 23 eta 29 urte bitartean izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eta laguntza eskatzen den etxebizitzan erroldatuta egotea.
  • Urteko diru-sarrerak 3.000 eta 30.000 euro artekoak izatea (banakako tributazioa) edo 3.000 eta 36.500 euro artekoak (baterako tributazioa).
  • Norberaren izenean egindako alokairu- edo salerosketa-kontratu baten titularra izatea.
  • Jabetzako etxebizitza baten titularra ez izatea, eta errentariarekin familia-loturarik ez izatea.
  • 75.000 eurotik gorako ondasun, eskubide edo aktibo finantzariorik ez izatea (ohiko etxebizitza kenduta).

Nola eskatu Emantzipa?

Izapideak elektronikoki egin daitezke, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren bidez, edo aurrez aurre, Zuzenean bulegoetan. Beharrezkoa da identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea (BAKQ, adibidez) bide telematikorako.

INFORMAZIO GUZTIA

Jarraitu gure sareak