Atzealdea Martxan dira Udalekuak eta Gazte Oporraldiak: Gipuzkoako milaka haur eta nerabek aisia hezigarriaz gozatuko dute uda honetan

Guztira, Gipuzkoako 1.475 haur eta nerabek parte hartuko dute, datozen asteetan, Gazteria Zuzendaritzaren udako programetan

2026/07/01



Gazteria Zuzendaritzaren udako kanpaina abian da, gaur goizean atera dira lehen txandako autobusak. Datozen asteetan, Gipuzkoako milaka haur eta nerabek parte hartuko dute Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetan, bizikidetza, abentura, aisia hezigarria eta gozamen esperientziak beste lurralde batzuetako gazteekin partekatuz.

 

 


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Gazteria Zuzendaritzak Udalekuak eta Gazte Oporraldiak udako programen edizio berri bat jarri du abian. Guztira, Gipuzkoako 1.457 gaztek parte hartuko dute uda honetan bi programen barruan antolatutako egonaldietan: Alde batetik, 7 eta 13 urte bitarteko 1.104 haurrek Udalekuetan, hiru foru aldundiek batera antolatutako 7 eguneko egonaldietan. Eta Gazte Oporraldietan, 14 eta 17 urte bitarteko 371 nerabek parte hartuko dute, 7, 10 edo 12 eguneko eta beste autonomia erkidego batzuekin lankidetzan antolatutako egonaldietan.

 

Bi programek helburu bera dute: haur eta nerabeei udan aisialdi aberasgarriaz gozatzeko aukerak eskaintzea, autonomia, bizikidetza, parte-hartzea, errespetua, euskararen erabilera eta ingurunearen ezagutza bezalako balioak sustatuz, besteak beste. Era berean, urtero bezala, plazen % 5 behar bereziak dituzten pertsonentzat bideratzen dira, inklusioa eta aukera-berdintasuna bermatzeko.

 

Egonaldien egunerokoak jarraitu

Interesa duten familiek egonaldien bilakaera jarraitu ahal izango dute bi programen webguneetan prestatutako “egunerokoak” espazioen bidez. Horietan, egonaldietan egiten diren jardueren irudiak, laburpenak eta une nabarmenak argitaratuko dira.

 

 

Jarraitu gure sareak