Atzealdea EGK-k 40. urteurrena ospatuko du Bilboko Zabalguneko Merkatuan urriaren 22an

"Gure ahotsa, Gure Indarra" lelopean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bertan izateko deia egin du gazte, gazte-elkarte eta erakundeei.

2026/09/30


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 40 urte bete ditu, gazteen parte-hartzea eta eskubideak defendatuz. Hori ospatzeko, datorren urriaren 22an, 18:30ean, ekitaldi berezi bat antolatuko du Bilboko Zabalguneko Merkatuan, “Gure Ahotsa, Gure Indarra” lelopean.

Ospakizunean, EGKren 40 urteko historiari buruzko dokumentala estreinatuko da, bere ibilbidean parte hartu duten pertsonen testigantzetan oinarrituta. Gainera, gazteek Euskadiren garapenean egindako ekarpena aitortzeko sortu diren Izatea Sariak banatuko dira, Euskadiko gazteen lehen sariak.

Ekitaldiari amaiera emateko, luntxa eta musika izango dira DJen eskutik, topaketarako eta ospakizunerako gune batean.

 

Izen-ematea

Interesa duten pertsona, elkarte eta entitateek plaza gordetzeko izena eman dezakete, formulario honen bidez, urriaren 15era arte. Edukiera mugatua da.

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak