- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- Udalekuek eta Gazte Oporraldiek 8,6ko balorazioa lortu dute familien eta gazteen artean
Atzealdea Udalekuek eta Gazte Oporraldiek 8,6ko balorazioa lortu dute familien eta gazteen artean
2026/10/28

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak oso balantze positiboa egin du Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programen aurtengo edizioaren inguruan. Guztira, 1.456 haur eta nerabek parte hartu dute bi ekimenetan, eta programak 10etik 8,6ko puntuazioa jaso dute.
Udalekuek 1.090 haur bildu dituzte aurten, iaz baino 80 gehiago, plaza kopurua handitu izanari esker. Gazte Oporraldiak programan, berriz, 366 gaztek hartu dute parte. Emaitza horiek agerian uzten dute Gipuzkoako haur eta nerabeen artean udako aisialdi hezigarrirako eskaintzak duen harrera ona.
Udalekuen kasuan, 7 eta 13 urte bitarteko haurren familiek eman dute beren iritzia; Gazte Oporraldien kasuan, berriz, programan parte hartu duten gazteek beraiek egin dute ebaluazioa.
Elkarbizitza, autonomia eta euskararen erabilera sustatuz


Era berean, programek euskararen erabilera sustatzeko guneak eskaintzen dituzte, harremanak, jolasa eta gozamena euskaraz garatzeko aukerak indartuz.
Inklusioa ere programen ardatzetako bat da. Horretarako, plaza guztien % 5 behar bereziak dituzten haur eta nerabeentzat gordetzen dira, parte-hartzean aukera-berdintasuna sustatzeko eta guztiek udako esperientzia horiez gozatzeko aukera izan dezaten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskerrak eman dizkie lurraldeko udalei, programak garatzen eta, bereziki, izena emateko kanpainan laguntzen egindako lanagatik.
Aurtengo emaitzek indartu egiten dute haur eta nerabeentzako kalitatezko aisialdi hezigarria eskaintzen jarraitzeko konpromisoa, elkarbizitza, euskara, autonomia eta inklusioa oinarri hartuta.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |




