Atzealdea Gipuzkoako hezitzaileek Gaztematikako 2026-2027 ikasturteari ekin diote

Gaztematikako hezitzaileen lehen foroak Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuetako 50 profesional baino gehiago bildu ditu Donostiako Kontadores Zentroan.

2026/10/29


Gaztematika sareko hezitzaileek ikasturteko lehen foroa egin dute Donostiako Kontadores Zentroan. Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuetako 50 profesional baino gehiago bildu dira topaketan, ikasturteko lan-ildo nagusiak partekatzeko, sarearen gobernantza-ereduari buruz hausnartzeko eta profesionalen ikuspegia, proposamenak eta beharrak jasotzeko.

Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sare publikoa da. 2008-2009an sortu zen, partaidetzazko prozesu baten bidez, eta haur, nerabe eta gazteen ongizatea, aukera-berdintasuna, herritartasun aktiboa eta parte-hartzea sustatzea du helburu. Horretarako, plangintza bat diseinatu, eta hainbat ekintza garatzen dira.

Hezitzaileen ikasturteko lehen foroan bildutako hezitzaile eta suspertzaileek, Gaztematikako planaren ildo nagusiak entzun eta horiei buruz hausnartu dute: "Ingurune On" ituna, TREBA programa eta gobernantzari buruzko hainbat gai.

Topaguneari amaiera emateko, dinamika baten bitartez, euren eguneroko jardunetik eta haur eta nerabeen errealitateetatik abiatuta, bertaratuek beren interesak, kezkak, zalantzak eta beharrak identifikatu dituzte, eta horietan oinarrituta hurrengo foroetan lantzeko gaiak lehentsi eta antolaketarako lehen akordioak adostu dira. Azkenik, lantaldeen ondorioak guztien artean partekatu dira.

Hain zuzen ere, Sarean eta elkarlanean aritzea da Gaztematikaren indarguneetako bat. Norabide berean lan egiten dute Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapenean diharduten eragileek: arduradun politiko eta teknikoek, hezitzaileek, dinamizatzaileek eta informatzaileek, besteak beste. Bakoitzak bere arlotik egiten du ekarpena, bere ezagutza eta talentua partekatuz, haur, nerabe eta gazteen ongizatea eta garapen integrala sustatzeko.

  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.
  • Hezitzaileen foroa.



 

 

Jarraitu gure sareak