Atzealdea Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte-epaimahaian parte hartzeko izen-ematea hasi da

18 eta 30 urte bitarteko gazteek izena eman dezakete martxoaren 17ra arte

2023/03/01


Donostiako Udalak Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa antolatu du apirilaren 21etik 28ra. Aurten ere, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek epaimahaikide gisa parte hartu ahal izango dute. 150 pertsona inguruk osatuko dute gazte-epaimahaia eta beraiek aukeratuko dute Zinemaldiko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako film laburrik onena.

 

Beste urteetan bezala, gazte-epaimahaiko kideek eskubide berezi batzuk izango dituzte:

  • Saio guztietarako sarrera bat.
  • Zinemaldiko film eta jarduera paraleloei (erakusketak, hitzaldiak, solasaldiak) buruzko informazio guztia.
  • Gazte epaimahaikidearen diploma.*
  • ECTS ziurtagiri bat, jaialdiari eskainitako orduekin (UPV/EHUko, MUko eta Deustuko unibertsitateetako ikasleentzat).*

* Diploma eta ziurtagiria jasotzeko, proiekzioen % 80ra joan behar da, gutxienez.

 

Izen-emateak martxoaren 17ra arte

Gazte epaimahaikide izateko, beharrezkoa da martxoaren 17a baino lehen webgunean izena ematea. Martxoaren 20an egingo da kideak hautatzeko zozketa (beharrezkoa bada), eta posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie hautatutako pertsonei eta itxaron-zerrendan daudenei.

 

 

Oinarriak eta inskripzioa

 

 

 

Jarraitu gure sareak