Atzealdea Apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna, 2019

Apirilaren 17an Europa osoak Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatuko du, emantzipaziorako eta herritar gisa garatzeko bidean gazteei laguntzeak duen garrantzia aldarrikatzeko eguna.

2019/04/08


"Gazte Informazioa Garapen Jasangarriaren Helburuekin”, hori da aurtengo Gazte Informazioaren Europako Egunaren ospakizunaren mezu nagusia.

Eguna horretarako, INJUVEk hainbat material argitaratu ditu, arloko profesionalek eta gazteek Internetetik jaitsi eta egun horretan zabaldu ahal izan ditzaten. Material guztiak eskuragarri daude webgunean.

Aurtengo kanpainarako aukeratutako etiketa da #redsijODS. Materialak Nazio Batuen garapen jasangarriko 17 helburuetan daude oinarrituta.