Atzealdea

18-30 urte al dituzu? Talde-proiektu bat esku artean? Egi bihurtu dezakezu Gazteak Auzolanean diru-laguntzen bitartez

Egitasmoak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Proiektu bakoitzak, gehienez, 5.000 euro eta, gutxienez, 1.500 euroko diru-laguntza jaso dezake.

2020·07·22


 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako gazteei taldeko proiektuak garatzen lagundu nahi die, beren ingurunean inplikatuz eta interes publikoa duten gizartearen eraldaketa-prozesuak sustatuz. Horretarako, martxan jarri berri du Gazteak Auzolanean izeneko diru-laguntzen deialdia.

 

Gutxienez 3 pertsonaz -18 eta 30 urte bitartekoak- osaturiko taldeek egin dezakete eskaera. Proiektu-proposamena irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar da -ez dira elkarte edo enpresa bat izango-, honako 3 baldintza hauek kontuan harturik:

 

•             Irabazi asmorik gabeko proiektuak izatea.

•             Urtebetean garatzekoak.

•             Honako arlo hauetako batean edo batzuetan oinarritutakoak izatea:

 

a. Proiektu artistikoak edota kultural nahiz komunitarioak.

b. Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna aintzat hartzea.

c. Genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatea eraberritzeko proiektuak.

 

 

Egitasmo bakoitzeko gehienez lor daitekeen diru-kopurua 5.000 eurokoa da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Aldundiak diru-laguntza hauetarako bideratuko duen kopuru osoa 20.000 eurokoa izango da aurten.

 

Eskuorria Ikusi

Auzolanean-en inguruan gehiago ezagutu