Atzealdea 18 urteko gazteentzako doaneko Interrail bonoak DiscoverEU programari esker, Europan zehar bidaiatzeko

2003ko uztailaren 1etik 2004ko ekainaren 30era bitartean jaiotako gazteek izena eman dezakete ostegunera arte, apirilaren 21eko eguerdiko 12:00ak arte.

2022/04/20


DiscoverEU Europako Batzordeak 2018tik eskaintzen duen ekintza bat da, gazteek Europa Interrailez ezagutzeko aukera izan dezaten. Aurten, Gazteen Europako Urtearekin batera, 70.000 bidaia-bonu eskainiko dira doan. Lehenengo 35.000 bonuak apirilaren 21ean amaitzen den hautagaitzan emango dira, eta gainerako 35.000 bonuak, eskaeren bigarren txandan emango dira, urria aldera.

Programa honi esker, 18 urteko pertsonek esperientzia paregabea izango dute Europan zehar trenez bidaiatzeko.  Esperientzia honetan gazteek kontinente osoko beste gazte batzuk ezagutzeaz gain, Europako aniztasuna arakatu, eta bere kultur ondarea zein historia ezagutzeko aukera izango dute. Eta ez hori bakarrik, DiscoverEU bezalako esperientziek parte-hartzaileen etorkizunerako garrantzi handiko trebetasunak garatzen laguntzen dute, hala nola konfiantza, beste kulturekiko jarrera irekia eta independentzia.

 

Nor eta nola parte hartu

  • 18 urte izatea beharrezkoa da (2003ko uztailaren 1etik 2004ko ekainaren 30era bitartean jaioa izatea, biak barne)
  • Europar Batasunean edo Erasmus+ programari atxikitako herrialdeetako batean bizitzea.
  • Hautagai-zerrendaren formularioa baliodun nortasun agiri, pasaporte edo legezko bizilekuarekin betetzea.
  • Hautapenerako galdetegia gainditzea. Europar Batasunari buruzko ezagutza-proba bat izango da.

 

Noiz eta nola bidaiatu

  • Aukeratutako pertsonek egun bat eta 30 egun arteko bidaia egin ahalko dute.
  • Bidaia 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean burutu beharko dute.
  • Banaka edo gehienez lau laguneko taldean parte har daiteke, hautagaitza-kode bera erabiliz (kontsultatu nola B.5etik B.11ra)

 

         

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak