Atzealdea 1867 plaza EPE: EAE-ko maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta Hizkuntza eskola ofizialak.

Hautaketa-prozeduretarako deialdia martxan da, martxoaren 27ra arte.

2019/03/19


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sailak deialdia egin du maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko.

Izena emateko epea martxoaren 27ra arte izango da. Tasak ordaindu beharko dira: 22,91 € / 19,10 €.  Kontaktua: Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   Andia, 13 Donostia-San Sebastián   Gran Vía, 85 Bilbao Telefonoa: 012

Betekizun orokorrak:

  • Europar Batasuneko estatu bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen batekoa.
  • Horrez gain, hautaketa-prozeduretan parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaien estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta dagokion tratatuan hala ezarrita badago, edozein nazionalitatetakoak izanik ere, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean bizi badira.
  • Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.
  • Aukeratu diren kidego eta espezialitatearen eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Diziplinazko espediente baten bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, eta funtzio publikoak egikaritzeko desgaikuntzarik ez izatea.
  • Hautatu den kidegoko karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea.
  • Irakasle-lanpostuei ezarri zaien 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, 2.6 oinarrian ezarritakoaren arabera.
  • Edonola ere, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, dekretu hori indarrean jartzerakoan (1993ko apirilaren 3an) ikastetxe publikoetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta erdi-mailako bitarteko irakasleak eta irakaskuntza-lanpostuetan aldi baterako kontratudunak ziren irakasleak funtzionario izatera heltzen badira, lanpostuaz jabetzen direnetik aurrera hiru urteko epea izango dute, euskaraz edo euskara irakasteko izendapena jasota izan eta berehalako derrigortasuna duten 2. hizkuntza-eskakizuna ezarrita duten lanpostuetara iristen badira.
  • Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, haien hizkuntza-ofiziala gaztelania ez bada, hizkuntza horren ezagutza jakin bat egiaztatu beharko dute, deialdi honen 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
  • Epai irmoaren bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeen galbideratzea eta gizakien salerosketa sartzen dira delitu horietan

Informazio gehiago

Deialdia kontsultatu